Skip to main content

Txomin Poveda, Bagira: “Mugimendu abertzalearen azken 60 urteetako ibilbidea omenduko dugu”

Gizartea

Oihane Alonso

2023, mar. 29 - 14:03
Bagirak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60. urtemuga ospatuko du Itsasun, apirilaren 8an eta 9an. Txomin Poveda mugimenduko kidearen esanetan, hitzordu “alai, herritar eta aldarrikatzailea” antolatu dute, eta konferentziak, erakusketak, kontzertuak, bazkari herrikoiak zein kantu afariak antolatu dituzte. Aldarrikatzeko momentua ere izanen da, eta igande goizean manifestazioa egingo dute Itsasura, “azken 60 urteetako ibilbidea omentzeko, eta etorkizunera proiektatzeko”. Mugimendu eta egitura ezberdineko kideak bildu dira egitaraua antolatzeko, eta baita sektore ezberdinetan ari diren militanteak ere, izan ekologian, feminismoan, sindikalgintzan zein politika instituzionalean.
Povedak nabarmendu du mugimendu abertzaleak jakin duela 60 urte hauetan momentura egokitzen: “Mugimendu abertzaleak badu beste egoera bat, instituzio berri bat, eta emaitza elektoral gero eta handiagok biltzen ditu, eta mugimendu zabal anitz hori da bildu eta batu behar duguna etorkizuneko erronkak finkatzeko”.
Hamaika Telebista