Uda honetan, Araban, turismoak gora egin du, uztailean bereziki
Gizartea
2022, abu. 29 - 10:08
Euskadin turismoak % 4,2 gora egin du, urteko lehen seihilekoan, 2019ko aldi berarekin alderatuta. Arabak igoera nabarmena izan du, pandemia aurreko zifrak gainditu ditu. Uztailean sarrera gehiago izan dira eta abuzturako aurreikuspenak onak dira. Hotelen eta landa ostatuen okupazioari dagokionez, Nekatur elkartetik balorazio oso baikorra egiten dute.