Skip to main content

Udalerri euskaldunetan atzeraka ari da euskararen erabilera

Gizartea

2022, aza. 17 - 04:11
Eustatek urriaren amaieran plazaratutako biztanleriaren eta etxebizitzen errolda iturri hartuta, UEMAK udalerri euskaldunetako egoerari erreparatu dio hiru aldagai soziolinguistiko aztertuta: euskararen ezagutza, lehen hizkuntza eta etxeko erabilera.

Ondorioak ez dira nolanahikoak: “Udalerri euskaldunetan atzeraka ari da euskararen erabilera, eta galera nabarmena da”. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak kezka agertu du udalerri euskaldunetan euskararen egoera gainerako eremuetan baino hobea izan arren, joera negatiboa delako. 

EAEko udalerri euskaldun gehienak UEMAko kide dira gaur egun, baina udal batzuek oraindik ez dute pauso hori eman. Datuen arabera, udalerri euskaldunetan, herritarren %73 dira gai euskaraz ondo egiteko, %13k euskaraz ulertzen dute, eta %14k, ez. Oro har, ezagutzaren beheranzko joera eten egin da udalerri euskaldunetan, baina aurreko urteetako galera ez da berreskuratu, eta horrek ondorio nabarmenak ditu euskararen erabileran.
Hamaika Telebista