UEMAk ehun udal baino gehiago izatera helduko da martxoaren 25ean
Gizartea
2023, mar. 15 - 04:03
Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria UEMAko kide bihurtuko dira. Zehazki, 101 udalek osatuko dute mankomunitatea, eta guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatuko dute. “100 udal eta hamaika gehiago” izeneko ekitaldiarekin ospatuko du UEMAk martxoaren 25ean Azpeitian.
101 udal horiek “euskaratik eta euskaraz herri honi egiten dioten ekarpena” aitortzea eta eskertzea izango da Azpeitiko ekitaldiaren helburuetako bat. Udaleko alkate eta ordezkariez gain, herri horietako euskalgintzako kideak ere izanen dira ekitaldian.