Skip to main content

UEMAk eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute, euskararen erabilera areagotzeko ekimenak bideratzeko

Gizartea

2023, mar. 04 - 15:03

UEMAko kide diren Nafarroako herrietan bideratuko diren ekimenak 30.000 eurorekin lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak. Besteak beste, euskararen inguruko aholkularitza, itzulpen zerbitzua eta gazteentzako udalekuak lagunduko ditu. Abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta gutxienez bi aldiz bilduko den jarraipen batzordea ere osatuko dute.

Xehetasun guztiak azaldu dituzte astelehen honetan Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren egoitzan egin duten agerraldian. Nafarroako hamalau udal dira Uemako kide, eta beste bi ere izango dira martxoaren 25etik aurrera: Doneztebe eta Arruazu.

Hamaika Telebista