Skip to main content

UEMAk hamahiru udalerritara hedatu du hezkuntzaren esparruan kulturartekotasuna sustatzeko ekimena

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, ira. 18 - 11:09

HUHEZIrekin elkarlanean egin du ekimena UEMAk,eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin zabaldu. Euskarazko eremuak mantentzea eta elikatzea du helburu egitasmoak; hizkuntzaren erabilera eta kontzientziazioa bilatu nahi du. Orain arte ezarritako herrietan “harrera oso ona” izan du. Orain, Azpeitian eta Markina-Xemeinen hezkuntza komunitate osoa bilduko duen proiektu pilotu bat jarri dute martxan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista