Ibaien egoerak hobera egin du
Gizartea
2023, urt. 17 - 10:01
Datozen orduetan denboraleak okerrera egingo du: haizea, euria eta elurra izango dira protagonistak. Butroe, Gobela eta Asua ibaiak izan dira kezka nagusi goizean, eta uholde txikiak eragin dituztelako.
Eusko Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du. Euskalmetek maila laranja ezarri du zenbait estaziotan. Abisu horia egongo da elurragatik Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, Arabako erdialdean, Nafarroa iparraldean eta erdialdean eta Pirinioetan. Euskalmetek iragarri du iluntzerako 400 metroan egingo duela elurra, iraunkorragatik Bizkaiko eta Gipuzkoako kostan eta barnealdean.