Skip to main content

'Ukitzen banauzu, jipoitu egingo zaitugu', oihu feminista sanferminen bezperan

Gizartea

Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Iruñeko Alde Zaharrean, mugimendu feministak deituta. Argi esan dute jaietan ez dutela eraso matxistarik onartuko. Sistema zisheteropatriarkal kapitalistak eragiten dituen zapalkuntza mota guztiei aurre egiteko prest dira .“Aspaldi aukeratu genuen gure bidea: guk, autodefentsa feminista”, azpimarratu dute. “Hasi ginenean baino gehiago gara eta, batez ere, ez gara garenak baino bat gutxiago izango”.