Urbinako txaboletan bizi diren pertsonen egoera aztertuko du Legutioko Udalak
Gizartea
2023, mar. 22 - 09:03
Antza denez, 41 pertsona bizi dira, batzuk txaboletan eta beste batzuk etxebizitza nagusian alokatutako logeletan. Udalak adierazi duenez, bertan dauden pertsonen egoera argituko dute erantzun bat emateko. Gainera, alarmak piztu dira haurren egoerari dagokionez, 6 ume bizi dira txaboletan eta Udalaren arabera, inor ez dago eskolatuta.