Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute
Gizartea
2022, uzt. 29 - 07:07
Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute Urduñan, faxismoaren aurrean askatasuna defendatzeagatik zendu zirenak omentzeko. Gogora Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bultzatuta, Bizkaian inauguratutako lehenengoa da.
Oraingoz, identifikatu gabeko hamabost pertsonaren gorpuzkiak hobiratu dituzte. Hamalau hilerrian aurkitu zituzten, eta, ustez, Urduñako Kartzela Zentralean hil ziren, 1941eko otsaila eta ekaina bitartean. Hainbat plaka ipini dituzte, Urduñako kontzentrazio esparruan eta kartzelan hil ziren 225 hildakoren izenekin.
Itziar Biguri Urduñako alkateak azaldu du kolunbarioa inauguratuta ez dela ezer «amaitu», eta hilerrian hormigoi azpian oraindik dauden gorpuzkiak aterako dituztela orain.