Skip to main content

Urduñako espetxe frankistan hildakoen senideak bilatuko ditu Jaurlaritzak Extremaduran

Gizartea

2023, urt. 24 - 04:01

Urduñako espetxe frankistan 225 preso zendu ziren, gutxienez, 1937tik 1941era. Erdiak baino gehiago Extremadurakoak ziren, Espainia hego-mendebaldekoak. 2014an eta 2022an abiatutako esku-hartze arkeologikoari emango diote jarraipena. Urte horietan 71 biktimen gorputzak atera zituen hobitik zientzia elkarteak. Orain, haien senideak bilatzeko, Espainiako eskualde horretara joango da Jaurlaritza.

Helburua ahalik eta herritar gehiagoren DNA laginak jasotzea da, aurkitutako gorpuzkien laginekin alderatzeko. Igandean izango dute lehen hartu-emana, Castuera herrian (Badajoz).

Hamaika Telebista