Skip to main content

Urtzi Ugalde, egitasmoko kidea: “Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen egitasmoa da Elikaldia"

Gizartea

2023, urr. 12 - 16:10

Euskaraldia ekimenetik abiatuta, Elikaldia egitasmoa egingo dute asteburu honetan Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetan. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da, eta bizilagunen kontsumo ohiturak aztertzea eta eraldatzea da beren helburua, Urtzi Ugalde egitasmoko kideak azpimarratu digunez.

Hiru modu daude egitasmoan parte hartzeko: Elikaguneak, kontsumitzaileen topagune diren kontsumo talde, saltoki txiki, taberna, eskola edota gaztetxeak; Elikaproduktuak, gertuko, sasoiko edota produktu ekologikoak; eta Elikalagunak, auzoan bizi edo lan egiten duten bizilagunak. Oraindik izena eman daiteke www.elikaldia.eus webgunean.

Kontzientziak pizteko hainbat jarduera antolatu dituzte: eskola jarduerak, mahaingurua, bertso dastaketa, besteak beste. Esperientzia pilotu bat da, eta Ugaldek azpimarratu digu “helburua dela ikustea Euskaraldia bezalako jarduera batek elikadurarekin lotzeak zentzurik ote daukan, eta Euskal Herrira auzo eta txokoetara zabaltzea”.

Hamaika Telebista