Usansoloko Udala gobernatuko duen batzorde kudeatzailea maiatzaren 4an eratuko dute
Gizartea
2023, api. 26 - 04:04
Bizkaiko Foru Aldundiak astearte honetan izendatu du batzorde hori, gobernu bileran. 11 kidek osatuko dute batzordea: 8 Usansolo Herria plataformakoak izango dira, eta beste 3ak, EAJkoak. Maiatzaren 4an eratzeko bilkura egingo dute eta batzordeburua ere hautatuko da bertan. Behin batzordea eratuta, erakundeak 30 egun izango ditu tokian tokiko erakundeen erregistroan izena emateko.
2022ko azaroan onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansoloren bereizketa, prozesu burokratiko luze baten eta hainbat hamarkadatako auzo borrokaren ondoren.