USE unibertsitatean sartzeko ebaluazioa egingo dute asteon Hego Euskal Herriko 17.469 ikaslek
Gizartea
2024, eka. 04 - 12:06
Unibertsitatean sartzeko ebaluazioa egiten hasiko dira Hego Euskal Herriko 17.469 ikasle. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan gaurtik etzira egingo dituzte probak; EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, bihartik ostiralera.
Eredu zaharreko azken USE izango da; aldaketak egongo dira datorren ikasturtetik aurrera. Azterketa eredua azken lau urteetako bera izango da beraz, hau da, 2020an pandemiarekin aplikatu zen formula bera errepikatuko da. Berrikuntza gisa, aurten ikasleek Espainiako Historiaren azterketa edo Filosofiaren Historiarena egin aukeratu beharko dute.