USLOak unibertsitateko irakasleengan eragin negatiboak dituela onartu du Diana Morantek
Gizartea
2024, mar. 13 - 14:03
Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak irakasleengan eragin negatiboak izaten ari dituela onartu du espainiar estatuko Unibertsitateko ministroa den Diana Morantek. Egoera hau aldi baterakoa dela argudiatu du, PPren gobernuek egindako murrizketen ondoriotzat hartuz. Zentzu berean, kontratazio eredu egokia barneratu nahi dutela baieztatu du. Euskal Herria Bilduren galderari emandako erantzuna izan da hau. Taldeak, hain zuzen, EHU-ko irakasle eta ikertzaileen egoera salatu du.