Skip to main content

Usurbilgo eta Astigarragako udalek helegiteak jaso dituzte udaltzainen euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna zehazteagatik

Gizartea

2025, ots. 05 - 14:02

“Beldurra sortzea da helegite hauen helburua, baina epaien mehatxuen gainetik euskararen eta herritarren eskubideen defentsan jarraituko dugu”, adierazi dute.

Usurbilgo eta Astigarragako udalek helegiteak jaso dituzte udaltzainak hautatzeko prozesuetan euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna zehazteagatik. Bi udalek agerraldia egin dute UEMArekin batera, eta helegiteen helburua udalak beldurtzea dela nabarmendu dute, bide hori har ez dezaten. Udalei eta udalerri euskaldunei euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu izatea dagokiela eta ez dutela atzera egingo adierazi dute, eta gainerako udalei dei egin diete antzeko hautaketa prozesuetan 3. hizkuntza eskakizuna ezar dezaten.

Hamaika Telebista