Skip to main content

‘Utopiak lehertzeraino’ lelopean antolatu dute Euskal Herriko Neska Gazteen Baterajotzea Usurbilen

Gizartea

2023, api. 19 - 04:04

Urriaren 13tik 15era egingo dela iragarri dute Usurbilen egindako agerraldian. Greba feminista orokorraren aurretik egingo dute, eta erdigunea zaintzaren gaiak hartuko duela aurreratu dute. Izan ere, haien esanetan, zaintza lanak “betebehar gisa inposatzen” dituzte enpresek, erakunde publikoek eta gizonek “sistematikoki”. Jadanik herriz herri eta auzoz auzo lanean dabiltzala azaldu dute, eta gaineratu dute badakitela gazteek behar dutela “antolaketa propio bat”.

Urrian egingo den baterajotzera dei egiteaz gain, greba feminista orokorrerako deia luzatu dute, “gerra hau ikusaraztera gatoz” esan dute.

Hamaika Telebista