Xabi Odriozola, Ongiz elkartea: “Emakunderen saria aitorpen politiko eta sozial garrantzitsua da”
Gizartea
Ongiz elkarteak irabazi du Berdintasunerako Emakunde saria irabazi berri duen Ongiz elkarteko Xabi Odriozola izan dugu gurekin. Odriozolak garrantzitsutzat jo du “aitorpen politiko eta sozial” hori jasotzea: “Emakume erakunde feminista bat izanik, gauzak ondo egiten ari garen erakusle da saria, gure lanak zentzua duela eta gizartean isla izan duela, eta bidea emankorra izaten ari dela”.
Odriozolak azpimarratu du egunerokoan berdintasunerantz urratsak praktikoak emateko sortu zela elkartea: “Ikertzen eta behatzen dugu gizonezkook zein ardura eta erantzukizun ditugun gure pentsaera eta jokabideak ahalik eta sexismo gutxienekoak izan daitezen, eta bestalde, emakumezkoentzat beren ahalduntzea eta beren askapen praktika politiko eta soziala lantzeko espazioa ere bada”.