Skip to main content

Xabier Amurizak jasoko du III. Monzon-Ganuza saria

Gizartea

2023, ots. 17 - 04:02
Martxoaren 16an egingo da sari banaketa Bergarako Seminarixoan. Amurizak bertsogintzaren ibilbidean eginiko urratsak omenduko dituzte; “Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari” egindako ekarpena nabarmendu dute Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak.

Gogora ekarri dute, esaterako, 80ko hamarkadan bertsogintzari ekarri zioen berritasuna, “metafora-mundu poetikoaren erabileran eta, bertsoak egituratzeko moduak” aipatu dute. Bertso eskoletan eragin zuen “iraultza” ere nabarmendu dute, batez ere, helduentzako lehen eskoletan. Bertsolaritza mundutik haratago, euskal kulturari oro har egindako ekarpena izan dute hizpide.
Hamaika Telebista