Skip to main content

Zaborren tasa 58 eurotatik 104 eurotara igoko du Gasteizko Udalak 2025ean

Gizartea

2024, Maiatza 23 - 10:05

2022tik indarrean dagoen Hondakinen Legeari egokitzeko beharrarengatik igoko dela adierazi dute Udal Gobernuaren ordezkariek. Araudi honen arabera, izan ere, 2025erako zerbitzuaren kostuaren ehuneko ehuna tasen bitartez finantzatu beharko da. Igoerarekin batera, hori bai, hobariak barneratuko dituen ordenantza berri bat ezartzeko asmoari buruz hitz egin dute udal gobernutik. Abantailarik nabariena zaborrontzi organikoen erabileragatik ezarriko da; gehien erabiltzen dutenek hobariak izango dituzte.

Hamaika Telebista