Zahar etxeetako langileek erantzukizuna eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari
Gizartea
2021, ira. 24 - 06:09
Greba eguna dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. 251 egun daramatzate hitzarmen duin baten alde borrokan. Hala, ELA eta LAB sindikatuek gaur eta bihar lan uzteak antolatu dituzte lan baldintza duinen defentsan. Gipuzkoako Senideak elkarteak ere parte hartu du manifestazioan.