Skip to main content

Zaintza Arabak Aldundiaren gain jarri du egoitzen kudeaketaren ardura

Gizartea

2024, urr. 17 - 12:10

Zaintza Arabak Aldundiari egotzi dio egoitzetako egoeraren errua, eta langileak babestu ditu. Egoitzetako langileen “lan ona” goraipatu dute eta lan baldintza eskasekin funtsezko zerbitzua emateko egiten duten ahalegina txalotu dute. Azpimarratu dutenez, Arabarren eta Laudioko San Roke egoitzak kudeatzeko azken asteetan egin dituzten salaketen erantzukizuna ahaldun nagusiarena eta Gizarte Politiketako diputatuarena baino ez da.

Hala, elkarteak ukatu ditu Gizarte Ongizateko foru diputatu Gorka Urtaranek eta ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek egindako adierazpenak. Ahaldunek aste honetan elkarteren salaketaren bidez “langileen profesionaltasuna” kolokan jartzen zutela adierazi dute.

Hamaika Telebista