Zaintza pribatizatzeari eta prekarizatzeari uzteko deia egin diete Nafarroako Gobernuari eta patronalari
Gizartea
2023, aza. 30 - 12:11
Erakundeei interpelazio zuzena egin nahi izan diete, behingoz langileen aldarrikapenak entzun ditzaten. politika publikoak errotik aldatzeko eta zaintza sistema publikoa eta duina eskatu dute. Azaldu dute badela garaia administrazioek beren erantzukizuna hartzeko zainketen krisiaren aurrean. Hala, patronalari dei egin diote sektore horietako hitzarmenei buruzko negoziazioa blokeatzeari utz diezaion.