Skip to main content

Zaintza sektoreko beharginek lan gatazkan inplikazioa eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari

Gizartea

Aiara de Urreta

2023, ots. 09 - 07:02

Zaintza sektoreko beharginek lan gatazkan inplikazioa eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Gorabide, Gaude, eta Ibarrako Madres Mercedariaseko langileek greba eguna izan dute asteazkenean. Lan hitzarmena berritzeko eta lan baldintzak hobetzeko borrokan daude beharginak. Eta lan gatazkan inplikazioa eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Enpresa bakoitzean egoera bat dute, baina guztien aldarrikapena soldaten erosteko ahalmenari eustea da.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista