Zaintzen krisia agendan mantentzeko mobilizatzeko deia egin du Denon Bizitzak Erdigunean plataformak
Gizartea
2024, ots. 21 - 10:02
Zaintza Sistema Publikoaren borroka berretsi eta aurrera begirakoak zehaztu dituzte. Zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko, estrategia amankomunak josi aldi berean zaintzen problematika agendaren erdigunean jarri nahi dute.
Bilbon elkartu dira Euskal Herriko mugimenduko kideak, etxeko langileak, sindikatuetakoak, sexu langileak zein gazte eta pentsionisten mugimenduetakoak. Agerraldiaren ondoren, manifestazioa egin dute, Bilboko etxez etxeko laguntza zerbitzuaren garestitzea salatzeko. Azaroaren 30ean antolatutako grebaren ondotik, lanean jarraitzen dutela azaldu dute.