Zaldibar Argitu! plataformak oroimen ekitaldia antolatu du otsailaren 5erako, hondamenditik 3 urte beteko direnean
Gizartea
2023, urt. 31 - 04:01
Otsailaren 6an, hiru urte beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Urteurrenaren bezperan, ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu plataformak. Eitzagan elkartuko dira eguerdiko 12:30ean, eta musika emanaldia, lore-eskaintza eta hitzartzeak egingo dituzte Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko.