Zaldibar Argituk zabortegian gertatu zena gogoratzeko oroigarri bat jartzea aldarrikatu du Eitzagan
Gizartea
2022, mar. 02 - 10:03
Zaldibar Argitu plataformak duela bi urte zabortegian gertatutakoa oroituko duen eskultura bat jarri nahi du Eitzaga auzoan. Udalaren trabak salatu dituzte eta ekintza gauzatu ahal izateko herritarren artean kanpaina bat jarri dute martxan. Izan ere, otsailaren 6an bi urte bete ziren hondamenditik. "Gertaera haren oroigarri fisikoa, bizia galdu zuten bi langileen omenez, beraien familia eta lagunen omenez, hondamendiaren eragina gertutik bizi duten auzokideen omenez, horrelakorik berriro gerta ez dadin aldarrikatuz kalera atera ziren herritarren omenez. Eitzagan gertatu zena inork ez dezan ahaztu" nabarmendu dute.