Zaldibarko hondamendiaren aferan, lurralde antolaketaren aurkako delitua ere auzitan
Gizartea
Udane Arbeo
2023, mar. 09 - 13:03
Zaldibarko luiziaren harira, bi auzi ireki ziren. Bata, ordea, langileen segurtasunaren aurkakoa 2021ean itxi zen, Fiskaltzak eta auzipetuek sinatutako akordioarekin. Bigarrena, berriz, ingurumenaren aurkako delituagatik irekitakoa, Durangoko 1. Instrukzio Auzitegiaren eskutan dago. Orain lurralde antolaketaren aurkako delitua dela eta, Verter enpresako nagusiak ikertuko dituzte.