Zaldibarko hondamenditik bi urtera, erantzukizunak argitzeko eskatu dute ehunka herritarrek
Gizartea
2022, ots. 07 - 08:02
Bi urte igaro dira Zaldibarko zabortegia amildu eta bi lagun lurpean geratu zirenetik. Bigarren urteurren honetan ehunka herritar Ermuan bildu dira, aldarrikapenez jositako mobilizazioa eginez. Erantzukizunak argitu daitezela eskatu dute. Manifestazioaren ondotik, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omentzeko ekitaldia egin dute, Zaldibar Argitu plataformak antolatuta.