Zaldibarko zabortegiari buruzko hirugarren ikerketa martxan da
Gizartea
2024, ira. 10 - 15:09
Zaldibarreko hondamendiaren gaineko hirugarren ikerketa bat abian da Durangoko Auzitegian. Estatuko Fiskaltzak argitaratu berri duen urteko txostenean agertu da datua, baina momentuz sekretupean da. Arrazoi orokorra besterik ez da ezagutzen: “ Lurraldearen antolaketaren aurkako ustezko delitua”. Suposatzekoa da beste bi ikerketen osagarria izango dela.
Lau urte eta erdi igaro dira hondamendia gertatu zenetik. Lur jauziaren ondorioz Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak bizitza galdu zuten. Lehen kausa penala akordio batekin itxi zen. Verter Recycling enpresako kudeatzaileek, instalazioen titularrak, langileen heriotzaren erantzukizuna beren gain hartu zuten. Familiei diru-kopuru handia ordaindu zieten kalte-ordain gisa, espetxean sartzea saihesteko. Bigarren kausa penala, oraindik martxan dagoena, hondamendiaren atzean egon daitezkeen ingurumen-delituak aztertzen ditu. Bertan, Verter Recylingeko kudeatzaileez gain, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-funtzionarioak ere inputatuta daude.