Skip to main content

Zaloa Aldatz: 'Bizkaiko euskaltzaleen auzolanarekin aterako da aurrera aurtengo Ibilaldia'

Gizartea

Leire Regadas

2022, Maiatza 23 - 12:05
Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia bueltan da bi urteren osteko geldialdiaren ondoren. Igandean ospatuko da Abusuko Ikastolak antolatuta. Hirugarren aldia da ikastola horrek antolatzen duena Ibilaldia. Zaloa Aldatz Abusuko Ikastolako zuzendariak azaldu du "erronka handia" izan dela.

'Erro, harri, har' lelopean ospatuko da aurtengoa; "Errotik euskara zabaltzeko" lanean ari direlako egunero eta "harria bezain gogor jarduteko asmoz" daudelako eta "harrera ikastola" izan nahi dutelako, Aldatzen hitzetan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista