Zama Doinuz Arindu, urte hasierako elkartasun jaialdia Sakanan
Gizartea
2023, urt. 09 - 01:01
Etxarriko Sarek eta herriko presoen senide eta lagunek antolatzen duten jaialdiak 8 urte beteko ditu. Espetxe politikak sortzen duen "sufrimendu eta zama guztia" musika bidez arintzeko helburuarekin jaio zen Zama Doinuz Arindu ekimen. Jaialditik ospe eta izen handiko musikariak, taldeak eta artistak pasa dira. 2023ko urtarrilaren 15ean izanen da hitzordua, Etxarri Aranatzen.