Zazpi herritar Hendaiako komisariara deitu dituzte, migranteak laguntzeagatik
Gizartea
2024, urr. 01 - 09:10
Ipar Euskal Herriko zazpi pertsona Hendaiako komisariara deitu dituzte deklaratzera, migranteei laguntza ematea leporatuta. 80 eragilek adierazi diete babesa zazpi herritarrei; tartean daude, besteak beste: Anafe, Attac, Berdeak, EA, EH Bai, Ernai, ESK, Etorkinekin, Irungo harrera sarea, Kaleko Afari Solidarioak, LAB, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Sortu, SOS Arrazakeria, Steilas...
Urriaren 2an, 9:00etan, Hendaiako komisaldegian agertu beharko dira. Zazpi herritar horiek pairatzen duten errepresioa salatzeko mobilizazioa deitu dute eragileek, 8:45ean Hendaiako komisaldegiaren aurrean.