Skip to main content

Zazpi urtez kanporatuko dute Espainiar Estatutik Uharteko jaietan bederatzi adingaberi sexu erasoak egin zizkien gizona

Gizartea

2025, api. 14 - 16:04

Gizonak barraketan egiten zuen lan eta iazko Uharteko jaietan, Nafarroan, bederatzi neska adingaberi sexu erasoak egin zizkien. Nafarroako Probintzia Auzitegiak zazpi urteko kanporatze agindua ezarri dio 35 urteko gizonari. Gainera, bederatzi urtez gizona ezin izango da biktimekin harremanetan jarri eta haiengandik 200 metrotara edo gehiagora egon beharko du. Hasiera batean, aldeek adostu zuten gizonari hamazortzi urteko espetxe zigorra ezartzea, baina azkenean, kartzela zigor horren ordez, auzitegiak kanporatze agindua ezarri dio.

Hamaika Telebista