Zehar errefuxiatuekin: "Asilo eskaerarako hitzordurik ez izateak babesgabe uzten ditu errefuxiatuak"
Gizartea
2023, ots. 10 - 02:02
Arana Klinikan jarriko den asilo eskatzailentzako zentroaren inguruan sortutako polemikaren ondoren, Zehar-Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundeak eskatu du errefuxiatuen eskubideak betetzeko eta aurkitzen dituzten hainbat ozpoto aipatu ditu. Hala, errefuxiatuek aurkitzen duten oztopo nagusia polizia etxean hitzordua lortzeko zailtasuna dela ohartarazi du erakundeak.