Skip to main content

Zer dakite Iruñako biztanleek batasunaren pribilegioaren egunari buruz?

Gizartea

Oihane Alonso

2022, ira. 08 - 15:09
1423an Iruñako hirian existitzen ziren hiru burgo ezberdinak, udal batean bildu ziren, armarri, errejidore, zerga eta bandera bakarren azpian. Sinatutako itunak, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko agindu zuen, nahiz eta harresiak ez ziren luzaroan desagertu. Horrela, urtero udaletxeak batasunaren pribilegioa ospatzen du eta aurtengo egitarauerako, musika- eta arte-ekitaldiak, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuekin Udaletxera antolatuta daude, horretaz gain, erraldoien konpartsa Iruñako kaleetatik ikusteko aukera izanen da.
Hamaika Telebista