Skip to main content

‘Zer ez duzu ulertu nahi? Bakarrik bai da baietz’, gizonei zuzendutako kanpaina bateratua egin dute euskal erakundeek

Gizartea

2022, aza. 14 - 17:11

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako kanpaina bateratu eta koordinatua jarriko dute martxan Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak. Astelehenean egin dute kanpainaren aurkezpena, Gasteizen, Zer ez duzu ulertzen? Bai bakarrik baietz lelopean.

Azaldu dutenez, “bakarrik bai dela baietz” oraindik ulertu ez duten gizonei zuzenduta dago kanpaina eta bertan gogorarazten die “ezetz esateko modu asko daudela, baina bat bakarra ulertzeko”.

Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak nabarmendu du oso garrantzitsua dela erakunde guztiek modu koordinatuan lan egitea gizarteari mezu bakar bat helarazteko. Era berean, nabarmendu du garrantzitsua dela kanpaina gizonei zuzentzea eta gizonak izatea indarkeriari ezetz esaten diotenak.

Gainera, Artolazabalek adierazi du kanpaina horrek bat egiten duela Istanbulgo Hitzarmenarekin.

Hamaika Telebista