Zestoako Gazte Asanbladak gaztetxea egiteko tokia lortu du
Gizartea
2024, ira. 04 - 19:09
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez Udalak eskaini die tokia. Gaztetxe zaharrak asetzen ez dituen behar batzuei erantzuten die toki berriak eta alternatiba gisa onartu dute. Orain arteko gaztetxea Elizarena zen eta okupatuta zeukaten. Jabearen salaketa jaso ondoren, gaztetxea husteko bi agindu jaso zituzten irailean eta urtarrilean. Prozesu judizial baten ondoren, agindu horiek bertan behera geratu ziren uztailean. Hala ere, epaileak ezarritako 6.500 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dute.