Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña-Veleian
Gizartea
2024, uzt. 17 - 08:07
5.000 lagunentzako zirku erromatar handi baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian. Azterlanaren arabera, 280 metro luze eta 72 metro zabal zituen egitura bat litzateke. Arkikus enpresak egin du aurkikuntza, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.
Erromatar garaiko halako beste eraikuntzarik ez da aurkitu orain arte Euskal Herrian. Arkikusen arabera, Iberiar Penintsulako iparraldean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrakoen atzetik. Eta beste biek ez bezala, jatorrizko trazadurari eusten diola aurreratu da, ez baita geroko eraikuntzez estalita geratu.