Skip to main content

Zortzi eguneko greba iragarri dute hezkuntzako itunpeko sarean

Gizartea

2023, ira. 29 - 06:09

17tik 19ra eta abenduaren 11tik 15era greba egingo dutela jakinarazi dute ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek. Kristau Eskolako eta IZEAko langileak deitu dituzte grebara. Azaldu dutenez, apirilaren 25eko greba egunaren ostean, "patronalek immobilismoan errotuta jarraitzen dutelako". Hamahiru batzar izan zituzten guztira eta, ordutik, ez dira berriz bildu. Hezkuntza Sailari biltzeko eskaera egingo diotela iragarri dute, "blokeo egoeraren berri emateko".