Skip to main content

Zubietako erraustegiak 5.563 tona lixibiatu bidali zituen jaso behar ez zituen enpresa batera

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, urt. 24 - 09:01
Artaxoako Ecofert Sansoain enpresak ez zuen hondakin horiek jasotzeko baimenik. Horregatik, Nafarroako Gobernuak enpresa itxiko du behin-behinean. Halaber, zigor txostena zabaldu du eta 40.000 euroko isuna ezarri dio enpresari. Artaxoako zentroak beste 110.000 euroko isunak jaso ditu azken urtean, bestelako urraketengatik. Jose Mari Aierdi kontseilariak eman du enpresaren itxieraren berri, Nafarroako Parlamentuan. Azaldu duenez, Ecofert enpresak 2.100 tona lixibiatu jaso zituen 2022an, eta 3.400 2023an.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista