Skip to main content

Zubietako erraustegiak matxuratuta segitzen du, hogei egun daramatza elektrizitatea sortu gabe

Gizartea

2023, Maiatza 05 - 09:05
Apiril erdialdetik Zubietako erraustegiak ez du elektrizitaterik sortu, ezta emisiorik ere. Beste behin, matxura baten ondorioz geldirik dagoela esan nahi du horrek. 20 egun baino gehiago daramatza horrela. Zubietako erraustegiaren arduradun Jose Ignacio Asensiok Hamaikari esan dio matxurak gertatuko direla, baina leku guztietan gertatzen diren bezala; matxurak konpondu egiten direla eta kito.
Hamaika Telebista