Skip to main content

Zubietako erraustegiko biolehortze-plantan sute bat izan da

Gizartea

Udane Arbeo

2023, urr. 03 - 11:10
Sute txiki bat piztu da astelehen honetan Donostiako Zubietako erraustegiko biolehortze plantan. Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dute. Sutea arratsaldeko 18: 00ak aldera aurkitu dute, pilatutako hondakinetatik kea ateratzen ari zela antzeman dutenean, baina ez da sugarrik sortu. Instalazioko segurtasun-sistemak hondakinen gainean ura botatzen hasi dira, eta Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira sutea itzaltzeko. Ez da errauskailuak akatsa izan duen lehen aldia. Astelehen honetako sutearekin bosgarren sutea litzateke.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista