Zurituta esnatu da Euskal Herria
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, urt. 18 - 07:01
Zurituta esnatu dira Euskal herriko zenbait txoko. Hala ere, errepide sareetan zenbait arazo sortu ditu horrek. Euskameten arabera, datozen orduetan prezipitazioak "oso ugariak" izango dira zenbait lekutan. Elur kota 400-500 metro inguruan kokatuko da, eta batzuetan 200-300era jaitsiko da.

















