‘Otso vi half’ distantzia erdiko triatloiaren III. edizioa ekainaren 1ean izango da
Kirola
2024, mar. 25 - 11:03
‘Otso vi half’ Gasteizko distantzia erdiko triatloiaren III. edizioa ekainaren 1ean jokatuko da. Aurtengo edizioan parte hartuko dutenen artean izen ezagunak egongo dira, Javier Gomez Noya adibidez, Joku Olinpikoetan domina eskuratu duen kirolaria. Momentuz 600 dortsal inguru banatu dira eta antolatzaileek 800 parte hartzaile egotea espero dute. Haiek guztiek erronka hirukoitza gainditu behar izango dute.