1.800 kirolarik hartuko dute parte igandean izango de Gasteizko Ironman proban
Kirola
2024, uzt. 12 - 13:07
58 herrialde ezberdinetatik ailegatutako kirolariak izango dira igandean Gasteizen. Horiekin batera, 100 kirolari profesional egongo dira, Ironman kategoriako munduko txapelduna den Sam Laidlow barne. Bertan egongo da Gurutze Frades ere durangarra ere, aurreko urteko Gasteizko Ironmana irabazi zuena. Igeriketa, txirrindularitza eta korrika probak burutu beharko dituzte Araban barrena. Ulibarri Ganboako urtegian abiatuko da lasterketa. Bertako uretan 3,8 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute kirolariek. Behin uretik ateratzen direnean… bizikleta hartu eta Arabako Lautada zeharkatzen duen zirkuituan barneratuko dira, 180 kilometro osatuz.