Skip to main content

13.400 korrikalari baino gehiagok parte hartuko dute bihar Bilbao night marathonen 14. edizioan

Kirola

2023, urr. 20 - 13:10
Bilbao night marathon edizio berria ospatuko da urriaren 21ean Bilbon, arratsaldeko 19:00etan hasiera emanez lasterketari. Beti bezala, 3 distantzia izango dituen lasterketa izango da. Alde batetik 10km dituen karrera pirata, bestetik 21km-ko maratoi erdia, eta azkenik 42km-ko maratoia.

Korrikalari guztiak San Mames estadiopetik aterako dira eta amaiera Guggenheim museoan izango da. 5 kontinenteetako korrikalariak bilduko dituen froga izango da. Su artifizialak eta zuzeneko emanaldiak ere izango dira.
Hamaika Telebista