33. Lilatoia igandean ospatuko da Donostian, inoizko parte hartze handienarekin
Kirola
2023, mar. 02 - 11:03
1990ean Donostiako Koordinadora Feministak 5 kilometrotako Lilatoia lasterketa antolatu zuen emakumeentzat. Aldarrikapenak argiak ziren: Sarien berdintasuna, emakumeak kirola kalean egitera animatzea eta beste lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea. 33 urte igaro dira, eta Lasterketa sendoa eta ezaguna bihurtu da. Emakume askorentzat, kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia bilakatuz. Igandean 10:30etan ekingo diote 5km-ko lasterketari.