500 korrikalariren artean nork eramango du aizkora?
Kirola
2023, Maiatza 09 - 12:05
Mundu mailan ezaguna eta erreferente den Zegamako mendi maratoia bueltan da. Igandean 500 korrikalari lehiatuko dira. Aurten ez dira iazko bi garaile nagusiak izango, ez Kilian Jornet, ezta Nienke Brinkman ere. Biek orain arteko errekorrak hautsi zituzten. Edonola ere, zeresana emango duten mundu osoko korrikalariak izango dira asteburuan Zegaman.