Skip to main content

Abenduaren 23an jokatuko da Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren hurrengo partida

Kirola

2022, abe. 22 - 04:12

Ados emakume pilotari profesionalen elkarteak antolatu du Emakumezkoen Eskuz Binakako Pilota Txapelketa, Hego Euskal Herriko 20 udal inguruk lagunduta.

Promozio txapelketan lau bikotek parte hartuko dute eta lehen mailakoan zortzi bikotek. Txapelketa abenduaren 14an hasi zen Beran, eta abenduaren 23ko partida Subillan jokatuko da. Final laurdenak eta final erdiak Tolosa, Azpeitia eta Iruñean jokatuko dira otsailean zehar, eta finala, Zumarragan martxoaren 5ean.

Hamaika telebistaren bidez jarraitu ahal izango dira denak.

Hamaika Telebista